Gutxika, eta beti ere pandemiaren eboluzio gora-beheratsua gertutik jarraituta, urteroko hainbat ekintza berreskuratzeari ekin dio Orokoko Udalak, tartean, abenduko Santa Luzia azoka.
Gauzak horrela abenduaren 11n antolatuko dute feria, baina aurtengoan ez dute ohiko Terreña arrazako behien txapelketa egingo, COVID-19aren eraginagatik, eta Udalak ziurtatu duenez "osasun neurri guztiak errespetatuko dira" gainerako ekintzetan.
Goizeko 10:00etatik 14:00etara egingo dute tokiko produktuen azoka. 11:00etatik 14:00etara Felix Pikatza arotzaren Kalaka egurrezko jolasak egongo dira gazteen eskura, baita 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako bisita gidatuak ere. Azkenik, artisauen zonaldean saskigintza ikuskizuna eskainiko dute. Gainera, 30 euroko erosketa bakoitzeko merkatuko produktuez osatutako opari bana eskainiko diete herritarrei