Jon Pagazaurtundua Isusi oroitu dute, bere heriotzaren 48. urteurrenean

Erredakzioa 2021ko aza. 28a, 15:34

Joxe Etxebarriarekin batera zendu zen gazte laudioarra, esku artean zeramaten lehergailuaren erloju sistemak huts egin zuenean. 

Duela 48 urte hil ziren Jon Pagazaurtundua Isusi laudioarra eta Joxe Etxeberria Sagaskume amezketarra. ETAko kideak ziren biak, eta prestatzen ari ziren lehergailuak eztanda egin zien eskuen artean. Pagazaurtunduak 19 urte baino ez zituen.

Hainbat lagun bildu dira gaur Orozkon gazte laudioarra gogora ekartzeko. Mendi martxa egin dute lehenbizi, eta kalejira egin dute gero, eguerdian, Zubiaur plazatik herriko hilerriraino, bertan baitago lurperatuta Pagazaurtundua.

Argazkiak: Txomin Egiluz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide