Gabonetako ekintza sorta prestatu du Indumak Gazte txokorako

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko abe. 7a, 07:00
Indumako bulegoan eman beharko da izena, abenduak 15 baino lehen.

Abenduak 26tik urtarrilaren 9ra luzatuko da egitaraua. Izen-ematea, baina, abenduak 15 aurretik egin beharko da.

Gabonetako oporraldietarako aisialdi eskaintza plazaratu du Induma elkarteak, Orozkoko gazteei bideratuta. Ohi gisa, Gazte txokoan egingo dituzte jarduera guztiak. Jaiotza urtearen arabera banatuta, hainbat ekitaldietan hartu ahalko dute parte herritarrek. Horretarako, baina, abenduaren 15a baino lehen eman beharko da izena Indumako bulegoan, edota posta elektroniko bidez (infoinduma@yahoo.es). 

Egitasmoa 2012-2016 urteen artean jaiotako bizilagunei zuzendua dago. Aforo aldetik arazorik balego, bi txanda egiteko asmoa iragarri dute. Ekintzen artean tailerrak eta kantu-jolasak gailendu dira:

  • Gabonetako karaokea
  • Gabonetako koroa
  • Erretxina tailerra
  • Argi faroltxo tailerra
  • Gabonetako filmak
  • Just dance

Dena den, aurreratu dutenez, goizetan Gabonetako ekintzak izango dituzte, baina arratsaldean ohiko funtzionamenduari eutsiko diote, gazteei tokia eskaintzeko xedearekin. 

Horrez gain, urtarrilaren 3an eta 4an gabonetako jolas parkea atonduko dute kiroldegian. Hemen ikusi daiteke programazio eta informazio guztia:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide