Seigarren edizioa bukatu berri du Orozkoko film laburren lehiaketak. Larunbatean egin zuten sari banaketa ekitaldia, eta bertan banatu zituzten sariak. Hiru modalitate eta sari bereizi dituzte: lehiaketarena, film laburren 24 orduko rallyarena eta publikoaren saria. Donibane aretoan izan zen hitzordua, eta bertan jarri zituzten ikusgai hautatutako lanak.
Ruben Cresporena izan da lehiaketako lanik onena, Aterpean ateri izeneko ikus-entzunezkoa. Publikoaren saria, berriz, Julen Zubietek jaso du, Soñé lanari esker. Bestalde, 24 orduren buruan filma laburra ekoizteko rallyaren baitan, Orozko Tropilaka taldea gailendu zen, Izei ikus-entzunezkoarekin. 250 euro jaso zituen irabazle bakoitzak sari gisa.
Argazkiak: Supelaur kultur elkartea