2021/12/11 10:00

Azoka

Santa Luzia Azoka

Santa Luzia Azoka
Orozko

Santa Luzia azoka ospatuko da Orozkon beste behin ere. COVID-19a dela eta, aurten ere ez da Terreñako behi lehiaketarik egongo Orozkon eta gainerako jardueretan beharrezko prebentzio-neurriak bermatuko dira. Hala ere, iaz bertan behera utzitako zenbait ekintza berrartuko dira.

Tokiko elikagaien eta artisautza produktuen azoka 10:00etatik 14:00ak arte izango da. "Gure baserritarrak ezagutzen" izenburupean, haurrentzako bisita gidatuak egingo ditu Museoak orduero, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. 6 eta 12 urte bitartekoei egongo dira bideratuta. Plaza mugatuak ezarri direnez, izena eman beharko da Museoan.

Bestalde, 11:00etatik 14:00ak arte, egurrezko jolasak antolatuko ditu Kalakak Zubiaur Plazan eta, azokak iraun bitartean, saskigintza erakusketa ikusteko aukera egongo da artisautza-postuen gunean.

Merkatuan gastatutako 30€ bakoitzeko, bertoko produktuez osatutako oparia jasoko dute herritarrek, izakinak agortu arte. Gainera, azokan erositako pertsona guztiek hainbat produktu-loteren zozketan parte hartuko dute. Zozketa 14:00etan egingo da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide