Bihar (abenduak 22) hilabete beteko da Artiacheko langileak 4 orduko lanuzteak egiten hasi zirenetik, lan hitzarmen duinaren defentsan.
Zuzendaritza negoziazio mahaira eramatea da beharginen asmoa, eta etengabe mobilizatzen ari dira horretarako.
Gaur martxa egin dute lantegiaren sarreratik Orozkoko herriguneraino. Bihar, aldiz, kotxe karabana egingo dute, goiz zein arratsaldez. Ostegunean, aldiz, Laudioraino eramango dute protesta.
Argazkiak eta bideoak: Samuel Pasandin Sanchez