Artiacheko langileek lanuzteei eutsiko diete datorren urtean

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abe. 26a, 20:52

Hilabete baino gehiago daramate Artiachen lanuzteak egiten. / Artiacheko Enpresa Batzordea

4 orduko lanuzteak egin nahi dituzte urtarrilean zehar. 

Hilabete bat baino gehiago daramate Galletas Artiacheko langileek lan hitzarmena hobetzeko borrokan murgilduta. 4 orduko lanuzteak egin dituzte egunero, eta datorren urtean ere dinamika horri eutsiko diote, urtarrilaren 3tik aurrera hain zuzen.

"Enpresak, urtez urte etekin handiak lortu arren, murrizketa handiak egiteko asmoa du, bestela fabrikaren funtzionamendu onerako beharrezkoak diren inbertsioak egingo ez lituzkeela mehatxatuz"

Aurreratu dutenez, hilabete osoa emango dute borrokan. "Enpresak, urtez urte etekin handiak lortu arren, murrizketa handiak egiteko asmoa du, bestela fabrikaren funtzionamendu onerako beharrezkoak diren inbertsioak egingo ez lituzkeela mehatxatuz", azaldu dute LAB, ELA eta ESK-k. Sindikatuek salatu dute zuzendaritzaren asmoa "aberastasun gehiago metatzen jarraitzea" dela, eta langileak ez daudela baldintzak okertzeko prest. 

Jon Iñarritu diputatua piketean

EH Bilduko ordezkaritza bat bertaratu zen ostegunean lantegiaren sarrerara, urteko azken mobilizaziora alegia. Jon Iñarritu Madrilgo Kongresuko diputatua, Samuel Pasandin Orozkoko Udaleko zinegotzia eta Exabier Arrieta egon ziren, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide