Zer diño aldizkarian dago album ilustratuaren proiektuaren sorburua, Usiak azaldu duenez. Bertan hasi zen bera kontakizunak ilustrazioekin plazaratzen.
Dena den, liburua osatzerako orduan Anuntxi Aranaren ikerketa izan dute ardatz. Antropologo aiararrak Orozkoko ahozko kondairei buruz egin zuen tesia, eta lan horretako 6 kontakizun baliatu dituzte albuma osatzeko. "Ni ilustratu eta maketatzera mugatu naiz, besterik gabe", erantsi du Usiak. Dani Cabrera artista laudioarraren laguntza izan du horretarako.
Orozkoko bizilagunen ahoetatik entzun eta jaso zituen Aranak kondaira horiek bere tesian. "Liburuan jaso ditugu 6 kontakizunak emakumeek kontatutakoak dira", nabarmendu du ilustratzaileak. Horrez gain, bitxikeria bat ere jaso dute argitalpenaren azken orrian: Dimako errotariek erabiltzen zuten zenbaki sistema.
Doako banaketa orozkoarren artean
Liburua doan banatu dute Orozkoko bizilagunen artean. Horretarako hainbat zita jarri dituzte azken egunetan. Momentuz, ez dute herritik kanpora eramateko asmorik.