Iñaki Perurenaren solasaldi eta erakusketa jasoko ditu Orozkoko Donibane aretoak, bihar. Kulturbarikuak egitasmoaren baitan kokatu dute emanaldia, eta Iñaki Perurena harri-jasotzaile zein aktore ezaguna izango da gonbidatua. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta ez da sarrerarik erosi beharko.
Ikuskizunak Perurenak herri kirolekin izandako maitasun harremana du ardatz, eta bere ibilbidea partekatuko du ekitaldian zehar, "maitasun istorioa" bailitzan:
Antolatzaileek zehaztu dutenez, ez da aurrez izena eman behar jardueran parte hartzeko. Ildo beretik, osasun eta higiene neurriak errespetatzea eskatuko diete bertaratutakoei, aurreratu dutenez.
