Kea Basaldua da Parálisis Permanente taldeko abeslari ohiaren bideoklip berriaren protagonista

Aitor Aspuru Saez 2022ko ots. 19a, 08:00

11 urteko gaztea da Aphrodita La Monarca kantaren protagonista nagusietako bat, Ana Curra abeslariarekin batera.

Otsailaren 16an estreinatu zuen Ana Currak bere abesti berria: Aphrodita La Monarca. Parálisis Permanente talde madrildarraren kide ohiak Aiaraldeko gonbidatu berezia izan du bere bideoklipean: Kea Basaldua Bravo gaztea.

11 urteko orozkoarraren presentzia nahi zuen proiektuan Petra Muguruza zuzendariak, eta hala izan da. Izan ere, biek lan egin zuten aurretik Sirgueras film laburrean, eta horrela irabazi zuten Portugalete Zinema Express lehiaketaren lehen saria. Aphrodita La Monarca bideokliparen grabaketa abuztuan izan zen Sestaoko Txirbilenea gune okupatuan, eta ekoizpen lan handia izan du, bistakoa denez.

Ana Curra 'La Movida Madrileña' deituriko  kultur mugimenduko kide ezaguna da. Lehenik eta behin, Alaska y los Pegamoides taldean jo zuen teklatua, eta gero gauza bera egin zuen Parálisis Permanente-n. Talde horren abesti erdiak sortu zituen Currak Eduardo Benaventerekin, bere bikote eta taldekidearekin. Ordea, 1983an banda desagertu zen, auto istripu batean Benavente hil zenean.

Ondoren hainbat proiektu izan ditu Currak: eta berez hau da, momentuz, azkenengoa. Afterpunk eta punk rock doinuetara itzuli da madrildarra. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide