Ekintza ugari egin zituzten atzo Orozkoko Inauteriak ospatzeko. 17:00etan hasita hainbat tailer egin zituzten Zubiaur Plazan, eta frontoian 'Ileapaindegi zoroa' ekimenean parte hartzeko aukera egon zen.
'Orozko Talent' ikuskizunaren 3. edizioa eskaini zuten 18:30ean. Haur zein heldu, 80 parte hartzailetik gora igo ziren Agate Deuna Abesbatzak antolatutako ekimenaren oholtzara. Abesti eta dantzez gozatu zuten frontoian elkartutako ehunka lagunek. Eguna bukatzeko, txokolate jana egin zuten Zubiaur Plazan.