IMQko epaiketa ospatzen ikusi zaitugu, zer nolako parte hartzea izan duzu lan gatazka horretan?
Garbikuntzako koordinatzailea naiz Bizkaian, eta negoziazio kolektiboaren planifikazioan parte hartu dut. Horren barruan dago ere IMQko langileen negoziazioa ere.
Harreman estua izan dut eta bidea sufritu dugu. Luzea eta zaila izan da, baina ondo atera da.
El TSJPV declara nulo el despido colectivo de las trabajadoras de la limpieza de @ImqEuskadi por vulnerar sus derechos fundamentales.
— ELA sindikatua #AktibatuLortuZaindu (@ELAsindikatua) March 2, 2022
La sentencia recoge que son despedidas por ser mujeres. #IMQ tendrá que readmitir a las trabajadoras
https://t.co/cXuOSK4B0k pic.twitter.com/EhFLnAFFCd
Zein izan da gatazkaren muina?
Lehenik eta behin, esan beharra dago garbitzaile talde honek oso jarrera aldarrikatzailea izan duela betidanik. Beti aldarrikatu dituzte euren eskubideak.
Gauzak horrela, iaz saiatu ginen eurentzako hitzarmen kolektibo propioa negoziatzen, edo saiatzen behintzat. Testuinguru horretan mobilizazioak egiten hasi ginen. Azaroan greba abisua aurkeztu genuen, enpresak ez zigulako kasurik egiten. Han hasi zen IMQko estrategia oldarkorra: langile guztien kaleratzea gauzatu zuen.
"Garbiketan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldara arrakala oso handia da, 8.000-9.000 euro ingurukoa"
Hortik aurrera mobilizazioekin jarraitu dugu, eta salaketa jarri genuen epaitegian. Ondo atera da. Guk salatzen duguna garbiketan soldata arrakala dagoela da. Kaleak garbitzen dituzten gizonezkoen soldata arrakala emakumezkoei dagokienez oso handia da, 8.000-9.000 euro ingurukoa.
Arrakala horrekin amaitzeko estrategia abiatu genuen, negoziazio kolektiboa baliatuta. IMQk ez zuen batere gogoko izan, eta kaleratzeak egin zituen.
Bide legalak zeri heldu dio epaiketa irabazteko?
Guk defendatu genituen hainbat gauza. Hasteko planteatu genuen IMQk kaleratzeak egin zituela langileak euren eskubideak aldarrikatu zituztelako. Ondorioz, oinarrizko eskubideen urraketa da hori. Argia zen hori. Alegia, kaleratzeak guk greba deialdia egin eta hiru egunera etorri ziren . Erantzuna izan zen.
"Kaleratutako langileek 50 urte baino gehiago dituzte eta hainbat bizitza osoa eman dute ospitalea garbitzen"
Bestalde, genero kontua ere badago. Langileen ia %100 emakumeak dira eta 50 urte gorakoak. Gainera, 30, 20 edo 10 urte eman dituzte ospitala garbitzen. Bizitza osoa hor igaro dute, eta euren osasuna horren isla da.
Epaileak arrazoia eman dizue bi puntuetan?
Bai, argi ikusi du langileek aldarrikapen dinamika batean zeudela, egiaztatutzat jo du. IMQren erabakia horren erantzuna izan zen. Horrela jaso du epaileak. Gainera, aipatu du emakumeak izateagatik eta soldata arrakalaren kontrako aldarrikapena egiteagatik gertatu dela.
Borrokatzeak merezi duelako
— Janire (@Janire_OU) March 2, 2022
Zorionak neskak! @ELAsindikatua pic.twitter.com/HW3vFbJgqF
Epaia agian ez da aitzindaria, baina mugarria ezarri du. Garrantzitsua da.
IMQko langileen lan baldintzak zeintzuk dira?
Eraikinetako garbikuntzako lan hitzarmenaren menpe daude, hau da, lanaldiaren aldetik ez da txarra: 35 ordu astero, baina soldatak oso baxuak dira. Hain zuzen, Bizkaiko hitzarmena baxuenetakoa da eta soldatak ez dira 16.000 eurora iristen urtero. Esan beharra dago, gainera, langile gehienek ez dutela lanaldi osoa.
Halaber, horrek zailtzen du sektorea antolatzea. Epaiak berak adierazten duen moduan, sektore atomizatua da eta langile askok lan egiten du leku bat baino gehiagotan.
"Eraikin garbitzaileen soldata 16.000 eurokoa da urtero, sektore oso prekarioa da"
Hori guztia aintzat hartuta, martxoaren 31n hasiko dugu greba, eta apirilaren 26an eta 27an, zein maiatzaren 10ean, 11n eta 12an ere egingo dugu.
Sektore prekarioa da. Gure leloa da soldata arrakalarekin amaitu behar dela, eta 1.200 euro kobratu behar dituztela 15 aldiz urtero.
Nola bizi izan duzue gatazka barrutik?
Mobilizazioekin jarraitu dugu, nahiz eta langileak kaleratu. Abenduaren 30ak markatu zuen dena. Greba eguna deitu genuen, baina ia %100eko gutxiengo zerbitzuak ezarri zituzten, COVID pil-pilean baitzegoen.
Ospitalean bertan grebaren emaitza txikia izan zen, baina kanpoan zarata handia egin genuen.
Gero mobilizazioei eutsi diegu, baina gatazka epaitegian zegoen jadanik. Tentsioa nabaria izan da, gure negoziazio kolektiboko ahalmenaren kontrako eraso zuzena izan baita.
Orain lantokiz lantoki hasiko gara negoziatzen hitzarmen kolektiboak. Mundu guztiak daki metalezko hitzarmena dagoela, baina gero enpresaz enpresa hobetzen dela. Garbikuntzan gauza bera egin nahi dugu, orain arte ez baita ikusi. Antolatzeko eta greba egiteko ahalmena izanez gero, zergatik ez? Horretara jo nahi dugu.
IMQren kasuan, bagenekien arrazoia genuela, baina sententzia izan arte, ez genekien gure estrategia zalantzan ote zegoen. Hala ere, asteazkenean heldu zen epaia, eta ez dakigu enpresak helegitea jarriko duen. Elkarrizketak hasiko ditugu langileak berriro lanean hasteko.