Hilaren 19an, larunbatean, tokiko produktuen merkatua eskainiko dute Zubiaur plazako frontoian. Bertan, eskualdeko elikagai eta artisautza ekoizleak bilduko dira. Orozkoarrek kalitatezko produktuak erosi ahal izango dituzte 10:00etatik 14:00ak arte. Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak antolatuko du azoka, Udalaren babesarekin, 'Herri bat merkatu bat' proiektuaren barruan.
Azokaren amaieran tokiko produktu-loteak zozkatuko dituzte erosketak egiten dituzten pertsonen artean. Gainera, merkatuan gastatutako 30€ bakoitzeko, bertoko produktuez osatutako oparia jasoko dute herritarrek, izakinak agortu arte.
Santa Luzia azokan bezala, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako bisita gidatuak egongo dira, 12:00etan eta 13:00etan. Doakoak izango dira eta horietan parte hartzeko, aldez aurretik Museoan izena eman beharra dago.
Abenduko merkatuan osasun egoeragatik bertan behera geratu ziren Kalaka Jokuak egurrezko jolasak eskainiko dituzte martxoaren 19an. Horrez gain, dultzaineroek musikaz beteko dute ekitaldia.