Gaur arratsaldean bi lagun eta euren hiru txakurrak galdu dira Gorbeian. Zehazki, 17:45ak aldera deitu diete larrialdi zerbitzuei, ez zutelako topatzen bidea etxera itzultzeko. Mendizaleak Zaratetik igo dira Gorbeiara, baina lainoak desorientatu ditu.
Gauzak horrela, Ertzaintzaren Mendi Unitateak Arrabara jo du eta gero lagundu ditu Belaustegira jaisten oinez, non ibilgailuak iristen diren. Erreskatea 20:30ak aldera amaitu da.