ARGAZKI KRONIKA

Giro epela lagun ospatu dute 'Bertako produktuen azoka'

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mar. 19a, 13:57

'Herri bat, merkatu bat' dinamikaren barruan egin dute gaur Orozkoko frontoian tokiko produktuen azoka. 

Jende ugari elkartu da gaur goizean zehar Orozkoko Zubiaur plazan. Ohi gisa, bertako produktuen azoka antolatu dute herrigunean. Eguraldia lagun izan dute, eta giro epela bistara zitekeen herritarren artean, nola plaza inguruan hala tabernetako terrazetan.

Eguerdian pilatu da jende gehien. Gainera, egurrezko jokoak egon dira Zubiaur plazan, Kalakaren eskutik. Horrez gain, txistulariek girotu dute azoka eremua. 

Tokiko ekoizleak nagusi

Tokiko ekoizleen produktuak ezagutu, dastatu eta erosteko aukera egon da 10:00etatik 14:00etara. Jaki eta edarien artean ogiak, euskal pastelak, pateak, gildak zein txakolina izan dira nagusi. Eguerdian zozketa egin dute, eta bertako produktu bana oparitu diete 30 eurotik gorako erosleei, Orozkoko Udalaren eskutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide