Bisita gidatuak eskainiko dituzte Aste Santuan Orozkoko Museo Etnografikoan, Gorbeiako ingurunea ezagutzera emateko

Txabi Alvarado Bañares 2022ko api. 11a, 22:19
Doako bisita gidatuak eskainiko dituzte Orozkoko Museoan.

Ostegunetik igandera egingo dituzte bisitak, arratsalde eta goizak tartekatuta. 

Gorbeia Helmuga Turistikoak hainbat jarduera egingo ditu Aste Santuan ingurune horretan turismoa sustatzeko. Turismo erakunde horren ustez, “Euskadiko bihotz berdea" da Gorbeia, eta "berezko ezaugarriak ditu, eta aire zabaleko aisialdiaz gozatzeko beharrezko osagai guztiak ditu, ingurune pribilegiatu batean: natura, ondarea, tradizioa, gastronomia, historia, mitologia, zerbitzuak, abentura eta kirola”.

Gauzak hala, hainbat motatako ekintzak egingo dituzte, naturgunearen potentzialitate osoa ustiatzeko. Orozkoko Museoan, adibidez, doako bisita gidatuak eskainiko dituzte ostegunetik igandera bitartean. Egunero errepikatuko dute jarduera hori, goizeko eta arratsaldeko txandak tartekatuta:

  • Apirilak 14, osteguna, 17:00etan. 
  • Apirilak 15, ostirala, 11:00etan. 
  • Apirilak 16, larunbata, 17:00etan. 
  • Apirilak 17, igandea, 11:00etan.  

Horrez gain, “Street scape: Orozko Mariren eskutik” jarduera ere eskainiko dute. Ekintza horretaz gozatzeko Turismo bulegora jo beharko da apirilaren 14tik 17ra bitarteko edozein unetan, ondorengo ordutegian: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ekimen hau ere doakoa izango da, baina komenigarria da tokia aurretik erreserbatzea, 946 122 695 telefonora deituta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide