Orozkon kokatuta dagoen Artiach enpresako langileek greba abiatu zuten azaroan eta apirilaren 19an, asteartean, batzar garrantzitsua izango dute lantegiko zuzendaritzarekin.
Beharginek protesta hasi zuten lan hitzarmena iraungi zelako eta konpainiako arduradunek lan baldintzak okertzen zituen proposamena aurkeztu zutelako.
Greba luze horretan, langileek elkartasun mezu andana jaso dute, bereziki, artisten eta kirolarien partetik: Itziar Ituño, Fermin Muguruza, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Alex Txikon, Kerman Lejarraga, Toti Martinez de Lezea, Pou anaiak, Mikel Landa...
Aste honetan Twitter hari bakarrean elkartu dituzte mezu guztiak. Hemen ikusi daitezke:
— Artiach Borrokan (@ArtiachBorrokan) April 13, 2022