Atzo 17:30ak aldera 112 larrialdi zerbitzuak 72 urteko gizonezko baten deia jaso zuen. Antza, mendizalea Itxinan zegoen galduta, zehazki, Atxularreko begitik gertu, baina ezin zuen bere ibilgailura itzultzeko bidea topatu.
Hori dela eta, Ertzaintzaren Mendi Erreskateko Unitateak Orozkora jo zuen eta 18:30ean lortu zuen mendizalea topatzea. Gizonezkoa onik zegoen. Berez, bere arazo bakarra zen jaisteko bide egokia aurkitzea eta laguntzarekin egin zuen hori.