2022/04/29 17:00

Liburuaren eguna

Liburuaren eguna
Zubiaur Plaza, Orozko

Hazi Hezkuntzak udal liburutegia indartzeko jardueren egitaraua antolatuko du, haurren zein helduen irakurzaletasuna indartzeko helburuarekin.

Hainbat motatako ekintzak eskainiko dituzte: irakurketa txokoak, 'Nire gustukoen liburuaren bila' tailerra, 'zampa libros' eta 'kamishibai' eskulanak eta ipuin kontaketak, besteak beste. Horrez gain, irakurtzeko arrazoiak biltzen dituen liburu handia ere ekarriko dute udalerrira.

COVID-19a dela eta, jarduerak espazio ezberdinetan eskaintzea aurreikusi dute antolatzaileek, elkarrengandik bereizita. Horrez gain, materialak eta azpiegiturak egunean zehar desinfektatuko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide