Bi aste baino ez dira falta Orozkorock jaialdiaren edizio berrirako. Herriko elkarteak antolatu du egitasmoa, beste urte batez. Larunbatean ez ezik, ostiralean ere egongo dira kontzertuak. Guztira, 11 rock emanaldi egongo dira Orozkon, Orozkorock elkartearen eskutik. Ostiraleko sarrerek 15 euro balioko dute, eta larunbatekoek 20€. Dena den, bonoa erosteko aukera ere egongo da: 30€ balioko du kontzertu guztietarako sarrera sortak.
Ekimenaren nondik norakoak elkartearen webgunean eta sare sozialetan zabaldu dituzte. Izan ere, ostiral iluntzean zein larunbatean arratsaldetik aurrera eskainiko dute musika jaialdiaz gozatzeko aukera. Ondorengoak izango dira taularatuko diren taldeak, hurrenez hurren:
- Kurkuma
- Eraso!
- Sua
- Viva Belgrado
- The Clavton
- Niña Coyote eta Chico tornado
- Los Brazos
- Toundra
- Ezpalak
- The lizards
- The andras show
Aiaraldea Komunikabideak ekimenaren jarraipen berezia egingo du datozen asteetan. Besteak beste, larunbateko jaialdirako sarrera bikoitz bat zozkatuko du erabiltzaileen artean.
Urte gutxian, ibilbide luzea
2018. urtean antolatu zuten lehenbiziko aldiz Orozkorock festibala. Hurrengo urtean, 2019an, abesti propioa egin zioten ekimenari Fetitxe taldekoek, bideoklip eta guzti:
2020an, berriz, pandemia bete-betean, ezin izan zuten jaialdia prestatu. Alabaina, ikus-entzunezko zabala plazaratu zuten rock doinuek etenik ez izateko:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!