Gaur 18:40ean hasiko dira musika emanaldiak eta nabarmen luzatuko dira, The Clayton, Niña Coyote eta Chico Tornado, Los Brazos, Toundra, Ezpalak, The Lizzards eta The Andras Show taldeen txanda izango baita.
Nabarmentzekoa da, gainera, Orozkorockeko antolatzaileek Javi Arrugaeta Guaresti 'Titi' herritarrari omenaldi xumea egin ziotela, topa proposatuta. Orozkoarra aste honetan bertan hil zen eta rockzale amorratua zen.