Atzora arte egon da ikusgai Orozkoko Museoan herriko ermiten luma-muturreko marrazkien erakusketa. Bizkaiko Ermiten Lagunak elkarteko kideek atondu zuten espozisioa.
Maiatzaren 20an inauguratu zuten, ekitaldi berezi bat eginda. Bertan parte hartu zuten Iñaki Garcia Uribe historiazaleak eta Javier de Ibarra Zubiak, marrazkien egileak. Garcia Uriberen alaba (Udiarraga Garcia Gastaka) arduratu zen ekitaldia dinamizatzeaz, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak (Begoña de Ibarra) ere parte hartu zuen aurkezpenean.
Ordutik hona dozenaka lagun bertaratu dira artelanak ikustera, eta balorazio positiboa egin dute antolatzaileek.
Argazkiak: Bizkaiko Ermiten Lagunak