Euskal dantza tradizionalak eta doinu modernoak uztartu zituen atzo Orozkoko Ubixeta dantza taldeak. 22:30ean jarri zuten hitzordua herriko plazan, eta jende ugari bertaratu zen emanaldia ikustera. Hala, hainbat adinetako dantzariek makina bat koreografia plazaratu zituzten herritarren txalo artean, Aitziber Tempranoren gidaritzapean.
Jendetza batu zen atzo gauean Orozkoko Zubiaur plazan, Ubixetaren emanaldia ikusi asmoz
Zubiaur plazan jende ugari zegoen zain 22:30ean, dantzariak ikusteko asmoz. Ruben Isasi eta Xabi Valle musikariek zuzenean jo zituzten zenbait pieza, eta beste hainbat dantza trikiti doinuekin zein bestelako abestiekin gorpuztu zituzten taldeko kideek. Hala, haur, gazte zein helduek makina bat pauso erakutsi zizkieten bertaratutakoei. Zintekin zein arkuekin jardun zuten, besteak beste, dantzan.