Orozkoko EH Bilduk Ibaiondo parkeko bankuak margotu zituen iragan ekainaren 28an, Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunaren testuinguruan. LGBT+ pertsonen eskubideen alde borrokan ari diren guztiak omendu nahi izan zituen koalizio abertzaleak.
Ekainaren 28an, #LGBT+ pertsonen bizitzak bizigarriak izateko, lan eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo guztiak zoriondu nahi ditugu.
— EH Bildu Orozko (@ehbilduorozko) June 28, 2022
Son necesarias políticas públicas integrales y sólidas para que las vidas de las personas LGBT+ sean vivibles en el día a día. pic.twitter.com/LMwSk7VDOa
Gaur goizaldean, ordea, bankuei eraso egin diete ezezagunek, pintura beltzarekin estaliz. EH Bilduk gogor salatu du ekintza eta "eraso transfobo eta homofobo bezala" kalifikatu du. "Honelako gertakariek argi erakusten dute oraindik egiteko asko dagoela. Honen aurrean, Orozko LGBT+fobiarik gabeko herri bat izateko lanean jarraitzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu. LGBT+fobiak ez du lekurik, ez Orozkon, ez inon" adierazi dute igorritako oharrean.
Bide horretan, ekainaren 28an aldarrikatutakoan berretsi da udal taldea, eta proposatu du herriko LGBT+ pertsonen bizitzen gaineko diagnostikoa egitea eta honetan oinarritutako ekintza plan integral bat abiatzea.