Orain Amurriok konpromiso ugari lortu ditu Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari begira

Txabi Alvarado Bañares 2022ko eka. 30a, 21:14

Kepa Gonzalez Orain Amurrioko zinegotzia. / Aiaraldea.eus

Gaur onartu da plana Udal Osoko Bilkuran. Orain Amurrioren hainbat proposamen jaso ditu behin betiko dokumentuak.

Gaurko Udal Osoko Bilkuran onartu da Amurrioko Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria. Orain Amurriok oharra plazaratu du hori balioan jartzeko. Izan ere, talde politikoaren ekarpen ugari txertatu dituzte behin betiko dokumentuan.

Lau dira udalaren partetik lortu dituzten konpromisoak, opozisioko taldeak zehaztu duenez:

  • Plangintzaren egikaritze publikorako organo bat ezartzea.
  • Lurzoru-parke publiko bat sortzea, “higiezinen espekulazioa saihesteko asmoz”. 
  • Planean zehaztutako zuzkidura-bizitokien eraikuntza kudeatzeko beharrezko baliabide ekonomikoak esleitzea. 
  • % 15eko lagapenetik lortutako lurzoruetan eraikitzen diren etxebizitzak alokairuzkoak izatea, “hori eragozten duten oztopo geldiezinak” daudenean salbu. Azpiegitura horiek eta lurzorua bera udalaren jabetzakoak izango dira beti eta, ondorioz, “haren gainean dauden etxebizitzak ez dira inoiz salmenta pribatuaren edo azalera-eskubidearen mende egongo”.

Aurrera atera ez diren proposamenak

Hala ere, Orain Amurriok gehitu du bere udal gobernuak ez dituela bere proposamen guztiak aintzat hartu. Baso-lurzorua gehiago babestea edota eremu integratu askotan etxebizitza-kopurua aldatzea planteatu zuen talde politikoak, etxebizitza hutsei zergak %50 igotzearekin batera. 

Gauzak hala, hirigintza-plana aurrera ateratzen dela ziurtatzera bideratuko dituzte indarrak eragile politikoko kideek hemendik aurrera. “Etxebizitza eskubidean” jarriko dute begirada batez ere. Ildo horretan, opozisioko taldeak bere lorpentzat jo du gazteen emantzipaziora 30.000 euroko programa bideratzea:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide