Gaur abiatuko dituzte ospakizunak 19:00etan eta Ostomila taldeak txotxongilo ikuskizuna antzeztuko du. 20:00etan, ordea, erromeria hasiko da.
Biharko egun osoko plana proposatuko dute Zaloan:
- 11:00 // Meza
- 12:00 // Paella Txapelketa eta puzgarriak
- 14:30 // Paellen aurkezpena
- 17:00 // Umeentzako tailerrak: Kalaka egurrezko jokoak
- 19:30 // Garagardo dastatzea
- 20:30 // Kontzertuak: The Smoke Dealers, Moonshakers, The Ganorabako´s eta ostean karaokea
Igandean, aldiz, jarduera guztiak eguerdian izango dira eta bukatutzat joko dituzte jaiak:
- 13:00 // Bertsolariak (Juanjo Respaldiza eta Serapio Lopez), porra txapelketa, pintxoak, zozketa eta jaien bukaera