Parte hartze handiko jaiak izan dituzte asteburuan Zaloan

Aitor Aspuru Saez 2022ko uzt. 4a, 11:55

Zaloako Jai Batzordeak balorazio aparta egin du asteburuko jaien inguruan. Izan ere, jende ugarik parte hartu zuen ospakizunetan, bi urteko etenaldiaren ostean.

Zaloako Jai Batzordeak pozik bukatu du aurten auzuneko jaiei dagokienez. "Pandemiaren ostean, Orozkoarrek festarako gogo handiak erakutsi dituzte Zaloako jai gunea heldu zein gaztez beteta", adierazi dute.

Hiru eguneko egitaraua osatu zuten horretarako eta larunbateko giroa nabarmendu dute antolatzaileek: "Paella txapelketak sekulako arrakasta izan zuen 23 paellen arteko lehia estua sortuz. Bazkalosteko tailerrek eta jolasek umeen desirak bete zituzten eta, eguraldia lagun izanik, urezko puzgarrietan pasa zuten larunbata".

Musika izan zen asteburuko beste oinarrietako bat: "Ostiralean, Kittu eta Katilu taldeak aritu ziren, eta larunbatean, aldiz, Smoke Dealers ugaoarrek eta MoonShakers eta The Ganorabako´s herriko taldeek girotu zuten gaua".

Larunbatean, nahiz eta Zaloako Jaiekin harreman zuzena ez izan, Orozkoko Gure Esku Dagok jai gunea baliatu zuen Egileor eta Ubizar artean egin nahi zuen ekintza gauzatzeko. Berez, eguraldi lainotsua egon zenez, Zaloa argiztatu zuten.

Azkenik, igandean eman zieten bukaera aurtengo jaiei, pintxoekin, bertsolariekin eta porra txapelketarekin.

Argazkiak: Zaloako Jai Batzordea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide