Auto bat bidetik atera da gaur goizean AP-68 errepidean, Orozkon. 8:00ak aldera jazo da ezbeharra, eta Ertzaintza eta Arabako Foru Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera.
Hala ere, autoaren gidariak zauri arinak pairatu ditu, eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Istripuak 500 metroko auto pilaketak sortu ditu, baina 9:30etarako libre zegoen jada bide osoa, poliziak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez.