Correos enpresak oharra zabaldu du nabarmentzeko Zubieta etorbidean daukatela orain Orozkoko bulegoa. Lokala Udalak laga dio enpresa publikoari eta erabat irisgarria da. Horrez gain, konpainiak nabarmendu du zerbitzua erabat informatizatua dagoela, eta eskaintza osoa dutela eskura; hau da, pakete eta eskutitzen bidalketa, diru sarrerak, zergen ordainketa...
Bi langile daude bertan beharrean, eta bulegoaren ordutegia lan egunetan 09:00etatik 10:30ak arte izango da. Azkenik, Correosek azpimarratu du lehen banaketa batzuk bulegoan bakarrik jasotzen zirela, baina orain, PDA teknologiei esker, postariek baserrietan ere egingo dituztela entregak.