ARGAZKIAK

Oihane Lopez de Abetxuko eta Laura Amurizak irabazi dute Orozkoko Lore Dekorazio lehiaketa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 25a, 10:39

Laugarrenez antolatu du Orozkoko Udalak Lore Dekorazio lehiaketa. Oihane Lopez de Abetxuko eta Laura Amurizaren lore apainketak izan dira nagusi.

Orozkoko Udalak sare sozialetan zabaldu duenez, IV. Lore Dekorazio lehiaketak baditu txapeldunak. Bi kategoria bereizi dituzte aurtengo edizioan ere. Batetik, balkoietako lore apainketa saritu dute, eta bestetik 'balkoiak eta bazterrak' modalitatea erantsi dute. Hala, bi mailetan hiru dekorazio onenak goraipatu dituzte.
 
Lehen kategorian -hots, balkoiena- Oihane Lopez de Abetxuko izan da onena, eta bigarren postua Abigail Larrinagari eman diote. Hirugarren, berriz, Dionisia Lazkanoren lana geratu da.
 
Balkoiak eta bazterrak deituriko modalitatean, aldiz, Laura Amuriza gailendu da. Bigarren postua Alberto Landaluceri eman dio epaimahiak, eta hirugarrena Violinda Monterori. 
 
Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, sari banaketa irailaren 3an izango da, 17:30ean Orozkoko museoan. "Kategoria bakoitzeko irabazleak 100€ jasoko ditu, bigarrenak 50€ eta hirugarrenak 25€".
 
Argazkiak: Orozkoko Udala

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide