Orozkoko Udalak eta herriko txirrindulari elkarteak elkarlanean antolatu zuten Bizikleta Eguna. Zehazki, Zubiaur eta Ibarrako plazak elkartu zituzten goizeko zeharkaldian. 11:30ean abiatu ziren adin orotariko txirrinduzaleak Ibarrarantza, eta bertan egin zuten atsedenaldia. Ondoren, Zubiaur plazara jaitsi ziren berriro, eta hamabitakoarekin indarberritzeko parada izan zuten.
Argazkiak: Samuel Pasandin