Miren Artetxe eta Sustrai Colina bertsolariak aritu ziren bazkalostean abesten, baina ez ziren bakarrak izan. Orozkoko Eskolan bertsolaritza lantzen dabiltzan ikasleak ere bertaratu ziren otordura, eta hainbat bertso plazaratzera animatu ziren.
Horrez gain, trikiti eta pandero doinuak ere baliatu zituzten arratsaldea girotzeko.
Argazkiak: Juanjo Respalditza, Bego Respaldiza eta Gartzen Garaio