Aitor Gorosabelek Jentilzulo Kulturgunea bete zuen bart. Orozkorockek sarrera guztiak zituen salduta aurretik eta, hortaz, ez zen ezustekoa izan atzoko arrakasta.
Musikariak solasaldia eskaini zuen eta, bere bizipenak oroitzearekin batera, Euskal Herriko musika herrikoiaren parte bilakatu diren zenbait kanta jo zituen, modu akustikoan, hori bai. Hala ere, publikoak ere abestu zituen kanta horiek, ereserkiak izango balira bezala.
| Hitzaldia amaituta, giroa pizten ari da @SUTAGARofizial Aitor Gorosabelekin #JoTaKe pic.twitter.com/xANfYb3Jp7
— OrozkoRock (@orozkorock) October 28, 2022
Ekintza honekin Orozkorockek bere jarduerari jarraipena eman dio.
Argazkiak: Orozkorock