Omar Fraile, Joseba Beloki, Mikel Zarrabeitia edota Iñaki Isasi ikusteko aukera emango du III. Orozko Kriterium lasterketak

Allende Solaun Boada 2022ko aza. 15a, 17:19

2021eko Kriteriumaren podiuma. / Aiaraldea.eus

Azaroaren 19an, larunbata, hartuko du Orozkok III. Kriteriuma, herriko txirrindularitza elkarteak antolatuta. Hiru txirrindularitza proba eskainiko dituzte 12:00etatik aurrera. Aurten, gainera, omenaldia jasoko du Mikel Nieve errepideko txirrindulari profesional ohiak. Aspaldiko profesionalak, egungo profesionalak eta puntako txirrindulariak arituko dira herrian. Olatz Camino, Lukene Trujillano eta Iñaki Isasi izango dira eskualdeko ordezkariak.

Kriterium lasterketaren III. edizioa antolatu du Orozkoko Txirrindularitza Elkarteak. Azaroaren 19an, larunbatean, izango da, 12:00etatik aurrera. Lasterketen ostean, antolatzaileek omenaldi xumea egingo diote Lombarian bere karrera amaitu berri duen Mikel Nieveri

Nievek ez du Orozkoko norgehiagokan parte hartuko, baina bai beste 12 txirrindulari profesionalek:

  • Jon Aberasturi
  • Xabier Mikel Azparen
  • Unai Iribar
  • Ibon Ruiz
  • Igor Arrieta
  • Jon Agirre
  • Ander Okamika
  • Aritz Bagues
  • Jon Barrenetxea
  • Josu Etxebarria
  • Omar Fraile
  • Juan Amezketa
  • Jokin Murgialday

Hiru kategoria egongo dira Kriteriumean: emakumezko elitea eta 23 urtetik beherako txirrindulariak, gizonezko txirrindulari profesionalak eta, azkenik, gizonezko txirrindulari ohiak.

Emakumeen artean hurrengoak lehiatuko dira:

  • Andrea Lastra
  • Carlota Casanueva
  • Lur Florido
  • Olatz Camino
  • Lukene Trujillano
  • Idoia Eraso
  • Sandra Gutierrez
  • Usoa Ostolaza
  • Ziortza Isasi
  • Udane Bilbao

Lehenengo lasterketa, emakumeena, 12:00etan hasiko da eta hurrengo biak 12:45ak eta 13:30ak aldera abiatuko dira, hurrenez hurren. Ekitaldiak iraun bitartean, hainbat kale trafikora itxiko dituzte. Antolakuntzak azaldu bezala, "20 minutuko mozketak izango dira".

Aurreko edizioekin alderatuta, parte-hartze altuagoa espero dute aurten. "Iaz 5 gizonezko profesional izan genituen; aurten, ordea, 12 izango dira", adierazi du bertoko txirrindularitza elkarteko kide den Carlos Isusik. Emakume txirrindularien presentzia ere bikoitza izango da; iaz 5 txirrindularik korritu zuten eta aurten 10 aurreikusten dituzte, hain zuzen. Txirrindulari ohien kategorian, bestalde, iazko kirolarien zenbatekoa mantendu dute, hots, 11 egongo dira orotara. 

Profesional ohiei dagokienez, ibilbide nabarmena izan duten kirolari euskaldunak elkartuko dira Orozkon:

  • Iban Mayo
  • David Lopez
  • Joseba Beloki
  • Amets Txurruka
  • Jose Antonio Garrido
  • Mikel Zarrabeitia
  • Ruben Perez
  • Iñaki Isasi
  • Lucas Casas
  • Pedro Horrillo
  • Igor Anton
  • Haimar Zubeldia
  • Asier Maeztu
  • Unai Elorriaga

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide