Atzo auto baten gidaria Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten, AP-68 autopistan istripua izan eta gero, Orozkoko udalerrian. Ibilgailua 17:00ak aldera atera zen errepidetik eta iraulirik geratu zen bide ertzean. Hain zuzen, gurpilak mendi-mazelaren kontra gelditu ziren.
Arabako Foru Suhiltzaileek esku hartu zuten eta anbulantzia batek eraman zuen gidaria. Ibilgailua errepidearen ertzean egon da 01:00ak arte, garabiak hainbat ordu behar izan baititu bertatik kentzeko.