Gorbeiako errotarri harrobiei buruzko liburua aurkeztuko dute gaur

Aitor Aspuru Saez 2022ko aza. 25a, 11:00
Arabako Foru Aldundian aurkeztu zuten liburua duela aste batzuk./ Aranzadi Elkartea

Donibane Aretoan izango da 19:00etan eta testuaren lau egileek parte hartuko dute aurkezpenean.

Gorbeiako Parke Naturalean kokatutako errotarri harrobiei buruzko zortzi urteko lanaren emaitza aurkeztuko dute gaur Donibane Aretoan 19:00etan, hain zuzen. 

Javi Castro, Esteban Echebarria, Iñaki Garcia Uribe eta Luiso Lopez egileek hartuko dute hitza eta Garcia Uribe orozkoarrak nabarmendu du ez dutela baliatuko ohiko eredua: "Eztabaida izango da, azaltzeko zergatik une hauetan Gorbeia den errotarri gehien duen tokia mundu osoan, errotetara jaitsi gabe".

Uribek azaldu du Javi Castro Aranzadiko kideak zuzendu duela lana eta 70 boluntarioren laguntza izan dutela Gorbeia osoa arakatzeko urte hauetan. "Itxaron zerrenda genuen laguntzaileentzat. Izan ere, dozena erdiko taldeak osatzen genituen 100 metroko zabalerako guneak ikertzeko. Aurretik etxean ordenagailu bidez zehazten genuen nondik ibiliko ginen. Boluntario horiek askotan ez zuten elkar ezagutzen eta orain txokora joateko geratzen dira", aipatu du umoretsu orozkoarrak.

Joseba Carreras Gorbeiako Parke Naturalaren zuzendariak koordinatu du liburua eta Arabako Foru Aldundiak finantzatu du. Garcia Uribek adierazi du euren lana musu-truk izan dela, baina erakundeari eskatu diotela ahalik eta merkeen izatea liburua: "Bost euro balio du eta Orozko Museoan eros daiteke, edo Elkar liburu-dendetan".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide