Supelaur Elkarteak Orozkoko Film Laburren VII. Lehiaketa egin zuen ostiralean. Deialdiaren ardatza, ikus-entzunekoak ez ezik, euskara ere bada, eta bat egin zuen Euskaraldiaren bukaerarekin.
Udalaren laguntzarekin antolatutako edizio berri honetan hiru kategoria egon ziren: Film Labur Onena, Rally Onena eta Publikoaren Saria.
Film laburren esparruan Eva Martin izan zen garaile, Bilbao S.L. lanagatik. Rally onenaren kasuan, Unai eta Nagore San Pedro gazte orozkoarrek lortu zuten saria eta publikoak aitorpena eman zieten Julene Diaz Valdivielso eta Ruben Diaz Ladron de Gebara laudioarrei. Aitorpen bakoitza 250 eurorekin saritu zuten.
Argazkiak: Supelaur Elkartea