Mendifilm festibalean aurkeztu du Julen Zubiete orozkoarrak Agur artzai filma laburra. Orozkoko Jose Ereño artzainaren bizitzari eta lanbideari jarri dizkio irudi eta hitzak film zuzendari gazteak.
BBK Aretoan estreinatu zuten ikus-entzunezkoa abenduaren 14an, Mendifilm jaialdian. Orotara, 27 minutuko lana da Zubieterena, eta XV: Mendi film edizioko sail ofizialean ari da lehiatzen, mendiari, abenturei eta naturari buruzko beste 58 filmeterekin batera.
"Polita da horrelako lan batekin saria jasotzea, epaimahaiak hori babestea. Mendi filmaren barruan proposamen ezberdina da"
Ereindako uztaren emaitza jasotzen ari da jada Zubiete. Izan ere, EITB Saria eman diote euskarazko film labur onenari kategorian, eta Euskadiko Zinema Eskolaren sari gaztea ere jaso du.
Orozkoarrak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, oso pozik dago: "Polita da horrelako lan batekin saria jasotzea, epaimahaiak hori babestea. Mendi filmaren barruan proposamen ezberdina da".
Argazkiak: Mendi film