Sukalerrian telebista saioan agertu zen duela gutxi Aida Iza okina. Zehazki, stolen ogia nola egiten duen kontatu zuen orozkoarrak, bideo elkarrizketa batean. Orozkoko obradorean grabatu zuten atala. Aida Fuentes Iza berak adierazi duenez, "Gabonetan asko saltzen dugun ogia da". Ogiaren berezitasuna gehitzen dizkioten osagai bilduma da: pistatxoak, laranja konfitatua, labean erretako almendrak... Hemen ikusi daiteke programa zatia.