Gabon-betean buru-belarri dabiltza Urigoitiko Txorizoak prestatzen. Hala aitortu dute sare sozialetan Orozkoko ekoizleek. Abenduaren 21ean, Bilboko Santo Tomas egunean egon ziren lanean, beste eskualdeko ekoizle ugari bezala. Alabaina, ez ziren esku hutsik etxeratu: Emakume ekoizleen lehen saria eman zioten txorizo ekoizleari.
"Sekulako ohorea da guretzat, oso urte zaila izan baita. Nire ibilbide eta egiteko moduari aitortza egitea da saria"
"Sekulako ohorea da guretzat, oso urte zaila izan baita. Nire ibilbide eta egiteko moduari aitortza egitea da saria", erantsi du ekoizleak. Ildo beretik, proiektua egunerokoan babesten aritu diren lagun guztiei zabaldu diete esker mezua.
Azpimarratu dutenez, hiritik hirira ibili dira azken egunetan. Izan ere, asteburuan Gasteizko Foru plazako azokan egon ziren.
