Jendetza batu du beste behin ere Orozkoko San Silvestre duatloiak. 16:00etan zuten jarria irteera ordua, eta 15:00etatik aurrera jende ugari elkartu da kirol proba ikusteko edota animatzeko. Orozkoarrek ez ezik, eskualdeko zenbait lagunek hartu dute parte. Alabaina, kanpoko jendea ere erakarri du jarduerak, Mikel Landa txirrindulari ezagunak egin baitu bat deialdiarekin, besteak beste. Ohiturei jarraiki, mozorroak izan dira nagusi, haizeteek ere protagonismo handia hartu duten arren.