Orozkoko Artiñano Etxean grabatu du Dupla taldeak 'Alta gama' bideoklipa

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko urt. 27a, 18:44
Artiñano Etxean grabatu dute bideoklipa. / Dupla

Artiñano Etxean grabatu du Dupla talde arabarrak Alta gama bideoklipa. Sare sozialetan zabaldu dute aurrerapena. "Abestia egiteak balio izan digu ardura emozionala lantzeko eta alor pertsonalean ondo dauden gauzak zein kontaezinak diren akatsak presente izateko", adierazi dute.

Alta gama izeneko kanta aurkeztu du Dupla taldeak sare sozialetan. Instagramean adierazi dutenez, Orozkon egin zuten grabaketa, Artiñano Etxean, hain zuzen.

"Gizonezko heterosexual bezala asko kostatzen zaigu gure sentimenduei buruz hitz egitea, eta egiten dugunean trakets edo baldar samar aritzen garela sentitzen dugu"

"Gizonezko heterosexual bezala asko kostatzen zaigu gure sentimenduei buruz hitz egitea, eta egiten dugunean trakets edo baldar samar aritzen garela sentitzen dugu", aitortu dute, "abestia egiteak balio izan digu ardura emozionala lantzeko eta alor pertsonalean ondo dauden gauzak zein kontaezinak diren akatsak presente izateko".

Duplakoen hitzetan, "alta gama maite ditugun pertsonak dira. Espero dugu abestia zure inguruko jendearekin gozatzea, eta jende hori ondo zainduta izatea". 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by DUPLA (@duplaofficial)

Ez da Artiñano Etxean grabatu den lehen bideoklipa. Rozalenek espazio bera aukeratu zuen iaz, Zea Maysekin batera abesti bat plazaratzeko:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide