Bakarka taularatu zen atzo Goiatz Dutto musikaria. Moonshine Wagon taldeko kidea da Dutto, baina bakarlari moduan jo zuen bart Orozkoko Jentilzulo kulturgunean.
Emanaldiaren amaieran, herriko musikariek hartu zuten parte Duttorekin batera, 'Hilean bariku bat' ekimeneko bi partaidek, besteak beste. 22:00ak aldera hasi zen kontzertua, eta ordu eta erdi baino gehiagoz astindu zituen folk doinuak.
Orozkorock elkarteak antolatu zuen atzoko jarduera. Maiatzean errepikatzeko asmoa dute rock jaialdia udalerrian, baina urtean zehar ere makina bat ekintza antolatzen ditu elkarteak.