Madres Mercedariasek jakinarazi die Ibarrako zentroko langileei euren asmoa dela abenduaren 31n zerbitzua ixtea, baldin eta inork ez badu erosten.
Horrek suposatuko du 116 lagun kale gorrian geratuko direla. Alde batetik, aniztasun funtzionala duten 73 emakume erabiltzaile eta 43 langile.
Desgaitasunak dituzten 73 emakumeen etorkizunari buruz galdetuta, beharginek erantzun dute litekeena dela itxaron zerrenda batean sartzea, mota horretako zentroak beteta baitaude jadanik.
Aniztasun funtzionala duten 73 erabiltzaile eta 43 langile kalean geratuko lirateke Ibarrako zentroa itxiz gero.
Horren guztiaren berri emateko agerraldia egin dute gaur beharginek eurek Bilboko LABeko egoitzan. Sindikatu bereko bi ordezkarik eta ESK antolakundeko beste batek hartu dute hitza eta iragarri dute otsailaren 6tik 12ra bitartean greba egingo dutela.
Aste horretan egunero elkartuko dira Ibarran bertan 14:30ean eta otsailaren 8an manifestazioa egingo dute 10:00etan EDE Fundazioko egoitzatik Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregira, Moyua plaza igarota.
EDE Fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia arduradun
Beharginen ordezkariek azpimarratu dute Bizkaiko Foru Aldundia egoeraren jakitun dela eta ez duela ezer egin konpontzeko. Horregatik, Sergio Murillo erakundeko arduradunarekin bilera eskatu dute, bere gain har dezan gatazka konpontzeko konpromisoa, erantzule nagusi gisa. Izan ere, Aldundiak finantzatzen du Ibarrako zentroa.
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du zerbitzua eta, langileen aburuz, erakundea da egoeraren erantzule nagusia.
Halaber, salatu dute EDE Fundazioak hartu duela zentroko kudeaketa eta Madres Mercedarias kongregazioa negoziazio mahaitik atera duela. Horrez gain, fundazioak eskatu die langileei zarata ez egiteko, hoberena izango delakoan.
Langileen aldarrikapenak
Gaurko agerraldian, beharginek azpimarratu dute emakumezkoak direla guztiak eta emakumezkoak zaintzen dituztela, eta horregatik ausartzen dela Madres Mercedarias ixteko mehatxua egiten.
Prentsaurrekoan gogoratu dute euren soldatak 900 eta 1.100 euro artekoak direla eta 2019an, gainera, lanaldia luzatu zietela.
Ondorioz, euren exijentziak honakoak dira: erosmen ahalmena ez galtzea, lan orduen kopurua murriztea eta enplegua bermatzea.
Borroka luzea
2019an Madres Mercedariasek Fundacion Aliadosen esku utzi zuen Ibarrako zentroaren kudeaketa eta horren erabakia izan zen lanaldia handitzea eta soldatak izoztea.
Hori dela eta, azken urteetan langileek 21 greba egun antolatu dituzte orotara, baita mobilizazio ugari ere: