Lurrikara bortitzek astindu zituzten Turkia eta Siria iragan astelehenean. Datu ofizialen arabera, 25.000 dira honezkero Ritcher eskalan 7,5 magnitudeko seismoak hildako pertsonak. Gerrak aurretik kolpatutako eskualdeek jazo dute ezbeharra, eta asko dira zonaldera laguntza humanitarioa bidaltzeko antolatu diren elkarteak.
Horien artean dago Zaporeak elkartea. Gaur goizean janari bilketa egin dute Orozkoko Zubiaur plazan, Siria eta Turkiako errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzeko. Bi orduz egon dira jakiak biltzen eta erabateko arrakasta izan du ekimenak.