Agate Deuna abesbatzak antolatuta, Orozko OT Talent ikuskizun herrikoia egin dute gaur arratsaldean Orozkoko frontoian. 18:30ean zegoen hasiera iragarria, eta ordurako jendetza zegoen oholtza inguruan emanaldiaz gozatzeko prest. Hala, adin anitzetako 19 talde oholtzaratu dira, kantu zein dantza egitera.
Induman eman behar zen izena parte hartzeko, eta eskolako talde ugari animatu dira euren talentua erakustera. Horrez gain, orozkoar ugari hurbildu dira mozorratuta, inauterietako barikua ospatzera.