Maiatzaren 19an eta 20an izango da Orozkorock jaialdia. Izen bereko elkarteak antolatzen du rock festibala, eta asteburuko kontzertu maratoiaren formatua hartu du azken urteetan.
Hala, kontzertu eskaintza osoa aurkeztu zuten ostiralean Jentilzulo kulturgunean. Ez zen aurkezpen soila izan, Ezezez taldearen emanaldia egon baitzen ondoren.
Josu Amundarain antolatzaileak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari aurkezpen oso xumea izan zela, iazko teaser bat eta bideo txiki bat aurtengo taldeak azaltzeko.
Hamaika talde batuko ditu aurtengo edizioak, hauek zehazki:
- Su Ta Gar
- Seda
- Kristonak
- Los Tiki Phantoms
- Pinpilinpussies
- Lukiek
- Zutik!
- John Dealer & The Coconuts
- Capsula
- Rodeo
- #KBillyandGoFreak
Elkarteak adierazi duenez, sarrerak astelehenetik aurrera jarriko dituzte salgai Jentilzulon eta Internet bidez.