Andaluziako Itzuliko bosgarren etapan jo du goia Gotzon Martin txirrindulari orozkoarrak. Azken lasterketa eguna zuen Martinek, eta Xabier Isasarekin osatu zuen ihesaldia. Orotara, 184,3 kilometroko etapa izan zen atzokoa, Oturatik Alhaurin herrirainokoa. Hurrengo lehiaketa O Gran Camiñon izango du Martinek. Euskaltel-Euskadi taldekoekin izango da bertan, otsailaren 24tik 27ra.
Ez da izan 2023ko Gotzon Martinen garaipen bakarra. Izan ere, Valentziako Itzuli Klasikoan Euskaltel Euskadi izan zen talderik onena, eta bertan ere podiuma zapaltzeko aukera izan zuen orozkoarrak.