Larrialdi zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Untzuetan

Erredakzioa 2023ko ots. 21a, 13:25

Osakidetzako helikoptero batek eraman du zauritua.

Zauritua dagoen herritarrak berak eskatu du laguntza.

Gaur eguerdian mendizale bat larrialdi zerbitzuekin jarri da harremanetan laguntza eske. Berez, herritarra Untzueta mendian zegoen eta Aiarako Suhiltzaileak zein Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Taldea -helikopteroarekin- abiatu dira gunera.

Azkenean, suhiltzaileek hartu dute euren gain mendizalea egonkortzea etabeste eremu batera eramatea, non Osakidetzako helikoptero batek jaso duen Gurutzetako ospitalean uzteko.

Edonola ere, Bizkaiko Suhiltzaileek partekatutako txioan Ertzaintzaren helikopteroa ikus daiteke lanean.

Ertzaintzako prentsa zerbitzuak argitu du herritarrak ez zuela zauri larririk.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide