20:00etan izan da Orozkoko elkarretaratzea, martxoaren 8a ospatzeko eta emakumeen berdintasuna aldarrikatzeko. Hala, jendetza batu da iluntzean Zubiaur plazan. Gainera, batukada eta guzti bertaratu dira adin orotariko orozkoarrak; eta kantu eta dantza ibili dira mobilizazioak iraun bitartean.
Orozkon ere batu dira Zubiaur plazan martxoak 8 dela-eta. Irakurketaz gain, dantza eta kanta egingo dute #M8Aiaraldea pic.twitter.com/8oqt8xxcOU
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 8, 2023
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Samuel Pasandin Sanchez